Inbertsio Sozial Arduratsua
es|eu

Mundualdatu

Etorkizuna hartan sinesten dutenena delako, ehun urte baino gehiago daramatzagu haietan inbertituz.

Mundualdatu BBK-ko "inbertsio sozial arduratsu" / "Arrisku-Kapital Soziala"-ren programa bat da, enpresa berritzaile eta/edo oinarri teknologikoa dutenak bere hasierako faseetan inbertitzen duena.

BBK Fundazioa enpresa berritzaile eta/edo oinarri teknologikoa dutenak bere hasierako faseetan inbertitzen du, Mundualdatu inbertsio sozial arduratsuaren programaren bidez jarduera-sektore jakinetan.

Enpresen kapitalean inbertitzen dugu talde sustatzailerako konfiantza eta proiektuaren arrakastarekiko konpromisoaren berme bakarrarekin. Finantzaketa eta inguruneko enpresekiko konexioa ematen ditugu. Aholkua ematen dugu, ez dugu kudeaketarik ematen.

Inbertsio-filosofia

Balio ekonomiko eta soziala era iraunkorrean sortzen duten jatorrizko enpresetan inbertitzen dugu.

Proiektu mota hauek bilatzen ditugu:

Sektore zehaztuetan berritzaileak
Errentagarritasun Ekonomikoa eta Nazioarteko Eskalagarritasuna
Inpaktu Soziala eta Enplegu-Sorgailuak
Berezko Talde Tekniko eta Kudeatzailea
Iraunkorrak denboran eta errentagarriak

Zure 1. Errondan inbertitzen dugu

Seed fasean dauden proiektuak, merkatura irten berria direnak, fakturazio errealarekin eta denbora guztian proiektuan aritutako talde sustatzailearekin.
BATEZ BESTEKO TIKET BALIOA 150.000 €.

Zure 2. Errondan inbertitzen dugu

Hazkunde fasean dauden proiektuak, bere hedapen etapa bat finantzatu nahi dutenak bazkide estrategiko batekin.
BATEZ BESTEKO TIKET BALIOA 350.000 €.

Zure neurrira inbertitzen dugu

Iraunkortasun epeak moldatzen ditugu proiektuaren beharren arabera, ez dugu itzulera ekonomikoa bilatzen, soziala baizik. Zure proiektuaren arrakasta gurea da.

Jarduera-Sektoreak

Balio ekonomiko eta soziala, era iraunkorrean, sortzen duten enpresetan inbertitzen dugu, hurrengo sektoreetan batez ere:

Finantza-Zerbitzuetako Digitalizazioa, Fintech eta Insurtech
Zilarrezko Ekonomia eta menpekotasunari aurre egiteko konponbideak
Logistika eta azken miliako Banaketa
Ezgaitasun fisiko eta psikologikoetarako konponbideak
Transformazio digitala eta negozio-modelo tradizionaletako berrikuntza

Jardun-eremua: Bizkaia

Hemen helbideratutako enpresak edo etortzeko asmoarekinak.

Epeak

Urteroko aurrekontua ezagututa inbertitzen dugu eta gure Gobernu-Organoen data finko batzuetara lotuta gaude, eta beraz data hauetara moldatu behar gara:

Maiatza – Iraila (biak barne)

Proposamen-Harrera eta programara hobeto moldatzen diren proiektuen sustatzaileekin elkarrizketa pertsonalak.

Iraila – Urria (biak barne)

Proeiktuen balorazio zehatza eta termino eta baldintzen negoziazioa.

Azaroa – Abendua (biak barne)

Inbertsio-Komisioa eta operazioen itxiera.

Proiektuen Izen-Ematea

Gure plataforma theglocal.network-en bitartez

Zure proiektua inskribatzeko eta beharrezko dokumentazioa ikusteko, hurrengo esteka klikatu:

Inbertsioak

2016-ean inbertitutako enpresak

Klik egin hobeto ezagutzeko:

Lan egiten jarraitzen dugu
Lan egiten jarraitzen dugu
Lan egiten jarraitzen dugu
Lan egiten jarraitzen dugu
mundualdatu@bbk.eus
Mundualdatu eta theglocal.network BBK Obra Sozialaren ekimenak dira.
Legezko oharra eta pribatutasun-politika